DONOSTIA KULTURA IKASTAROAK 2015-2016
DONOSTIA KULTURAk oinarrizko kultur trebakuntzaren eskaintza berria aurkezten du uztailean, hiritarrek ezagutzeko eta datorren ikasturtean bere aisialdia antola dezaten. Ikastaro hauek 2015eko urria eta 2016ko maiatza bitartean garatuko dira eta, beti bezala, ikastaro eskaintza zabala eta berezia izango da, bai gaietan baita formatuetan ere (lauhilabetekoak, ikasturte osokoak, trinkoak, ikastaro orokorrak, egile ikastaroak…) 1.- ZER LORTU NAHI DUGUN
Zenbait teknika eta abilezia transmititzea, ezagutzaren hainbat esparrutan.
Aisialdi sortzailea, hausnartzailea eta kritikoa bultzatzea.
Sormen eta praktika artistikoa bultzatzea.
Herritarren arteko harremanak eta partaidetza sendotzea.
Hainbat gairen gainean elkarteak sortzeko aukera sustatzea (bideoa, irratia, antzerkia...).
Gizarteko hainbat sektoretara iristea: emakumeak, haurrak, helduak, gazteak eta abar.
2.- IKASTARO HAUEK ANTOLATU DITUGU KONTUAN HARTUTA:
Erabiltzaileengandik jasotako eskaerak eta balorazioak.
Arlo desberdinen arteko oreka.
Kultur etxeen arteko oreka.
Kultur etxe bakoitzak duen espezializazioa:
Lugaritz: Antzerkia.
Casares-Tomasene: Irratia.
Egia: Dantza.
Larrotxene: Bideoa eta Zinea.
Okendo: Arte Ederrak.
Ernest Lluch: Literatura eta gaur egungo gaiak.
3.- IKASTAROEN HIZKUNTZAK:
Helduentzako ikastaro guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira, egile ikastaroak izan ezik, egilearen hizkuntzaren arabera direlako.
Haur eta gazte ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira.
Aurtengo eskaintza honako hau da:
303 ikastaro euskaraz.
263 gaztelaniaz.
2 elebidun.
4.- JORRATUKO DIREN ARLOAK
Arte Plastikoak: akuarela, egur eskultura, marrazteko teknikak, marrazketa artistikoa, olioa, serigrafia, zeramika…
Eskulanak: altzarien zaharberritzea, azaleztapena, barruko dekorazioa, bitxigintza, patchwork, puntu eta kakorratza...
Arte Eszenikoak: abesbatzak, antzerkia eta interpretazio teknikak, gitarra, kutxa flamenkoa, txalaparta, eta mota guztietako dantzak...
Ikus-entzunezkoa eta Komunikazioa: argazkigintza (bai analogikoa baita digitala ere), diseinu grafikoa...
Literatura: bertsolaritza, komikia, narratiba laburreko idazkera tailerra, zinea eta literatura...
Autoezagutza eta osasuna: arteterapia, adimen emozionala, barreterapia, coaching, focousing, masaia, meditazioa, oroimen tailerra, yoga…
Humanitateak: emakumeen historia, Erromanikoa, Gotikoa, Berpizkundea, Barrokoa eta Arte Garaikidea, Filosofia eta Literatura, kultura islamiarra eta Japoniako artea eta historia...
Bestelakoak: ardo, garagardo, sagardo eta txakoli dastaketa, baratza eta neguko loreak (Cristina Enea Fundazioarekin batera), etxeko brikolajea, sukaldaritza (begetarianoa, tradizionala, munduko arrozak, sasoikoa, singles-entzako, makrobiotikoa, gozogintza)…
Lantegi irekiak: pintura.
5.- 2015-2016 IKASTURTE BERRIKO DATU OROKORRAK IZEN-EMATEAK: Irailaren 8tik 25era.
Ordutegia eta matrikulazio guneak
MATRIKULAZIOA IRAILAREN 8an (asteartea) HASIKO DA, 16:00etan. Arratsaldez :
Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Casares-Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetan, Liburutegi Nagusian (azaleztapen ikastaroak bakarrik).
Goizez:
Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara Okendo, Ernest Lluch eta Casares-Tomasene kultur etxeetan.
Astelehenetik ostiralera, 10:00etik 14:00etara, Egia Kultur Etxean
Aiete Kultur Etxean asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara; larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; igandetan 10:00etatik 14:00etara.
OHARRAK:
Altzan matrikulazioa Casares Kultur Etxean egin behar da.
Liburutegi Nagusian (Alderdi Ederren), azaleztapen ikastaroetarako bakarrik eman ahal izango da izena.
2016ko otsailetik maiatzera diren ikastaroetarako matrikulazioaren epea urtarrilaren 22an bukatuko da.
Haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako ikastaroak 2015eko urriaren 19tik 2016ko maiatzaren azkenezko astera arte izango dira; egutegi zehatza ikastaroa egingo den kultur etxean kontsulta daiteke, ikastaroa hasi ondoren.
Internet bidezko matrikulazioa http://www.donostiakultura.com/ikastaroak DONOSTIA KULTURAren webgunean ere izena eman daiteke, irailaren 8tik eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Matrikulazioa webgunearen bitartez egin duten Donostia Kulturako bazkideen artean zozketa bat egingo da eta 10 lagunek ez dute matrikula ordainduko..
MATRIKULEN PREZIOAK ETA DESKONTUAK: Helduentzako ikastaroen prezioa iraupenaren eta ordu kopuruaren araberakoa izango da, hau da, prezioa ezberdina da ikasturte osokoak edo lauhilabetekoak badira. Halaber, zenbait ikastarotan izan daitezkeen aparteko gastuak kontuan hartu dira. Bestalde, egile ikastaroen prezioak ezberdinak dira.
Haur eta gazteentzako ikastaroetan dagokion %25eko deskontua egin da automatikoki. Ohiko deskontuak:
Gazte-, langabezia- edo pentsionista- txartela dutenei eta familia ugarikoak direnei %25eko deskontua, haur eta gazte ikastaroetan izan ezik, deskontu hori automatikoki jarrita baitago.
%25eko deskontua Euskaltegietako ikasleentzat, euskarazko ikastaroetan.
DONOSTIA KULTURA txartela dutenek %10eko deskontua lor dezakete beste deskontuez gain.
IKASTARO GUNEAK:
Ernest Lluch Kultur Etxea (Amara)
Casares-Tomasene Kultur Etxea (Altza)
Larratxo Kultur Etxea (Altza)
Egia Kultur Etxea
Larrotxene Kultur Etxea (Intxaurrondo)
Intxaurrondo Kultur Etxea
Loiolako Kultur Etxea
Lugaritz Kultur Etxea (Antiguo)
Okendo Kultur Etxea (Gros)
Aiete Kultur Etxea (Aiete)
Liburutegi Nagusiaren jarduera aretoan (Konstituzio plaza, sarrera San Jeronimo kaletik).
OHARRA:
Ikastaro batzuk Kultur Etxeetatik kanpo egingo dira. Horrela denean, ikastaroari dagokion informazioan (liburuxkaren taulan bertan) aipatzen da.
2015-2016 ESKAINTZAREN DATU OROKORRAK
+ Guztira 568 ikastaro dira (iaz baino 17 gehiago), eta eskaintzen diren plazak 8.250 baino gehiago dira. + Norentzat:
- Helduentzat: 515.
- Gazte eta haurrentzat: 53. IAZKO (2014-2015) datu orokorrak: + Guztira 551 ikastaro izan ziren; eskaini ziren plazak ia 8.000 izan ziren, eta ia 4.300 pertsonek parte hartu zuten ikastaroetan. + Norentzat:
- Helduentzat: 508.
- Gazte eta haurrentzat: 43. + Hizkuntzak:
- 296 euskaraz.
- 253 gaztelaniaz.
- 2 elebidun. 6.- DONOSTIA KULTURAREN IKASTAROEN BILAKAERA Donostia Kulturatik esan dezakegu 2014-2015 ikasturtea oso arrakastatsua izan dela matrikulazioen aldetik, izan ere, ia 4.300 pertsonek eman zuten izena. Hori konstante bat da azken urte hauetan: ikasle kopurua mantentzeaz gain, igotzea lortu da. Aurreko ikasturteen datuak aztertu ondoren, eta arloei dagokienez, egiazta dezakegu Arte Eszenikoen proposamenak direla DONOSTIA KULTURAren programa honetan matrikulatzen diren pertsonen artean interes gehien sortzen dutenak; Autoezagutzari eta Osasunari buruzko ikastaroak ere arrakastatsuak dira; era berean, Arte Plastikoak eta Eskulanak ere interesagarriak zaizkie donostiarrei. Bestalde, sukaldaritza ikastaroek sortutako zaletasuna ere nabarmendu nahi genuke. Eta, nola ez, Egile Ikastaroek ere bere arrakasta dute: disziplina ezberdinetako profesionalek eskainitako ikastaro hauek hiritarrei zenbait gaitan sakontzeko aukera ematen die. Joan den urtean, egile ikastaroek eskainitako plazen %55 bete ziren. DONOSTIA KULTURAren helburuen artean, prestakuntza sustatzeaz gain, parte hartzaileen arteko harremanak, eta elkarlanerako eta zaletasunak konpartitzeko guneak sortzea ere badago. Ikastaroen bukaeran bertan landutako edukiak aurkezteko aukera ematen da, horretarako erakustaldiak, erakusketak edota emanaldiak antolatuz, maiatzean eta ekainean, zenbait kultur etxetan. Eta DONOSTIA KULTURAK ere aipatu nahi du ikastaroetan parte hartu dutenen artean balorazioak oso onak direla orokorrean, 5 puntutik 4 edo 4,5 emanez: edukiei, metodologiari, antolaketari... Horri lotuta, hobetzeko proposamenak edota disziplinen arteko elkarlanerako ideiak sortzen dira, bai balorazio horietan, baita irakasleen eta kultur etxeko langileen gertutasunari esker ere. 7.- AURTENGO EDIZIOAN NABARMENTZEKO
Gazte eta haur ikastaroetan, 50 ikastaro baino gehiago eskainiko dira kultur etxeetan, 4 eta 17 urte bitartekoentzat: antzerkia, euskal dantza eta beste motako dantzak, eskulanak, joskintza, marrazketa eta pintura, gitarra, magia, zeramika... Ikastaro hauek formatu ezberdinetan eskaintzen dira etxeko txikien beharrei eta ohiturei egokitzeko asmoarekin, baita familiaren egoerari ere.
Cristina Enea Fundazioarekin batera ikastaro batzuk antolatu dira aurten ere Intxaurrondo eta Lugaritz Kultur Etxeetan: Baratza zure balkoian eta Neguko loreak.
Eta eskaintza orokorrean ere ikastaro berriak programatu dira, esate baterako:
ARTE PLASTIKOAK:
Marrazketa artistikoa, marrazketaren zenbaik elementuak ezagutzeko. Ernest Lluch.
Margo teknikak, pintura ezberdinekin landuko du ikasleak. Lugaritz.
ESKULANAK:
Arropa eskuz konpontzea, mantarra, poltsak eta jantzi-osagarriak, sormen joskintza eta patroigintza, tapizeria, betiko lanak berreskuratzeko tailerrak. Aiete, Egia, Ernest Lluch, Larrotxene eta Lugaritz.
Barruko dekorazioa eta Gabonetako dekorazioa. Okendo.
Paper-lan sortzailea: skrapbooking, origami eta liburu-koadernaketa. Intxaurrondo.
|